KALAKAN. AHOTSEZ kontzertua. 2026ko irailaren 18ean. Amaiur.
Talde bat, hizkuntza bat, musika bat.
KALAKANek BERÇAITS Anaiak-ekin duen proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da.
Kalakan dela, munduan zehar 15 urteko ibilbide profesionalarekin, edo Berçaits Anaiak, betiko abeslari “afizionatuak”, denak “etxe” beretik datoz.
AHOTSEZ proiektuarekin, 4 artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen duten kantuekiko maitasun hori partekatzen dute gurekin. Elgarrekin, musikak identitatearen eta memoria kolektiboaren ibilgailu gisa duen indarra goraipatzen dute, belaunaldiak batuz kantu horien oihartzunen bidez.
Hemen, ez da bakarrik kantatzea. AHOTSEZ funtsezkoan murgiltzea da: ahotsa, bibrazioa eta emozioen transmisioa. Gertuko bat edo gehiagorengandik jaso zuten kultura honenganako maitasunaren adierazpena ere bada, bizirik mantendu eta errespetuz eta esker onez transmititu nahian.
Jakina, ahotsa kontzertuaren elementu nagusia da, baina instrumentu herrikoi batzuk gehituko zaizkio, dinamismoa eta aniztasuna ekarriz denen plazer haundienarentzat.
AHOTSEZek euskal kulturaren ariman bidaia musikal mistiko bat partekatzera gonbidatzen gaitu; euskal historian eta ohituretan murgiltzea, non abesten den nota bakoitzak eta jotzen den instrumentu bakoitzak antzinako kultura honen sustrai sakonei eta gaur arte zuhaitz sakratua bizirik mantenduz zaindu duten guztiei omenaldi gisa ematen dien oihartzuna
Ordutegiak
2026ko irailaren 18ean, 20:00tan. Amaiurko elizan.
Gutxi gorabeherako iraupena
Ez ahaztu
Elizako atea 19:30ean irekiko ditugu.
Kontaktua
Eposta: fundazioa@amaiur.eus
Web: www.amaiur.eus
Eskuragarri dauden hizkuntzen gida
Condiciones de reserva y cancelación
Sarrerak erosteko:
- www.amaiur.eus
- Intza Ostatua (Elizondo)
- Hotel Jauregi Borda. (Amaiur)
Ordainketa modua
- Eskatzen den aurrerakin portzentaia: 100%
Txartela erosterakoan osorik ordainduko duzu, kreditu txartela edo bizum ordainketa bidea.
Baliogabetzea
Ez etortzekotan ez dugu sarreren dirua itzuliko baldin eta ez bada antolakuntzak kontzertua bertan bera uztea erabakitzen duela.